XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 Animalien birsorkuntza Animalia gehienak giro epelean birsortzen dira, neguko hotzak ez bait dira batere egokiak.

Berotasuna beharrezkoa da eta horretarako garairik egokiena udaberria da.

Txoriek, arrautzak jarri aurretik, beren habitxoak prestatzen dituzte.

Baina habia denak ez dira berdinak izaten.

Okilak, bere mokoaz zuloak egiten ditu zuhaitz enborretan.

Horrela txirbil gainean jartzen ditu arrautzatxoak bero-bero eta gozo-gozo egon daitezen.

Enarak lokatzez egiten du bere habia.

Gero barrengo aldetik ilea eta belarrak jartzen dizkio gozatzeko.

Askotan aurreko urteko habia berbera erabiltzen du.

Lurrezko ontzia dirudi enarak egindako habiak.

Benetan igeltsero ona dugu enara! Beste txori batzuk, berriz, zuhaitzetako adar ezkutuen artean egiten dute habia, beroa eta biguna.

Barrengo aldea belarrez eta ilez estaltzen dute eta kanpotik goroldioa jartzen diote.